Liligiroaren bigarren saioa (Gernika-Lumo)
Liligiroa izenburupean hiru bertso saio antolatu zituen Lilibertso taldeak, eta lehena irailaren 29an egin zuten, Kortezubin. Bigarren saioa, aldiz, gaur egingo dute, Muxikako Ariatza auzoan. 20:00etan hasiko dute bertso saioa, eta honakoak ariko dira kantuan: Ander Ekortegi, Julen Ibarguengoitia, Unai Iturriaga eta Oihana Bartra.
Ariatza Auzoa, 48392 Muxika, Bizkaia.