Letren etxea (Gernika-Lumo)
Letren Etxea, liburutegi/ludoteka ibiltaria uztailetan eta abuztuan jarriko dute Gernika-Lumon. Liburuak, ipuinak, eguneko prentsa edo aldizkariak eta mahai-jokoak izango dituzu eskura herritarrek. Astelehentik barikura (jai egunetan ez ezik), 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik.
“Gernikako auzoetan egongo da udan zehar, herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko eta aisialdia osasuntsu eta aktiboa sustatzeko edozein adinetan”.
- San Juan Ibarra: uztailaren 1etik 29ra
- Lurgorri: uztailaren 30etik abuztuaren 12ra
- Lorategieta: abuztuaren 13tik abuztuaren 20ra
- San Juan Ibarra: abuztuaren 21etik abuztuaren 30era