'Lehen sorospena, botikina eta erorketak' hitzaldia (Forua)
Forua. Foruko Udalak lehen sorospenari buruzko hitzaldia antolatu du hilaren 8rako, doan. 19:00retan egingo dute, udaletxean. Foruko mediku Jone Aretxederreta arduratuko da berbaldia gidatzeaz. Sorospenari dagokion zatiaz gain, herritarrek beren botikina zelan prestatu eta antolatu ikasi ahalko dute, baita erorketen aurrean zelan jokatu ere.