'Las brujas de Urdaibai' antzerkia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernika Antzerki Taldeak Las brujas de Urdaibai izeneko antzerkia antzeztuko du Lizeo Antzokian azaroaren 4an [zapatua], 19:00etan.
Antzerki taldekoek zehaztu dutenez, Busturialdean, 1616ko abuztuaren 15ean eta 16an, sorginkeria eragotzitako bi inkisizio prozesu egon ziren; bat Bermeon, eta beste bat Sukarrieta, Ereño, Gautegiz Arteaga eta Ibarrangeluko elizateetan.
Bi dokumentu oinarri hartuta, antzerki taldeak “erabat amateurra” den antzezlana taularatuko du. 6 eta 80 urte bitarteko 36 aktorek antzeztuko dute historiako pasarte hori, eta sorkingeriaz epaitutako emakumeek bizi izan zutena kontatuko dute.
Era atseginean, bi ordutan, Uradibaiko historiako pasadizo ezezaguna kontatuko dute, zeinetan ez diren akelarreak, epaiak eta torturak faltako.
Sarrerak lehiatilan eskuratu ahalko dira egunean bertan.