'Kutxartean' antzezlana (Bermeo)
Bermeo. Kutxartean antzezlana, maiatzaren 3an (barikua), 18:00etan, Bermeoko Kafe Antzokian. Clown ikuskizun onenaren saria jaso zuen.
Sarrera: 4 euro (salgai Gizarte eta kultura etxean)
Info+: Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diran bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dabez, euren sormen harrigarriari esker. Jolasean, bizikidetzan, eguneroko borroketan eta adiskidetzeetan emoten dabe euren bizitza. Bartolomeus eta Komino pozik bizi dira alkarregaz dagozalako, harik eta hirugarren pertsonaia bat agertu arte. Hirugarren horrek kutxak lapurtuko deutsez eta, ondorioz, beste bien arteko adiskidetasuna kolokan ipiniko da. Alkarregaz aurkituko dabe egun baten zoriontsu izan ziran lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu jakela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.