'Kristalezko hezurrak' dokumentala + hitzaldia (Bermeo)
Bermeo. Kristalezko hezurrak dokumentalaren emanaldia eta hitzaldia eskainiko dute Nestor Basterretxea aretoan, 19:00etan hasita. La Otra Mirada durangar ONGa Mongolian gauzatzen ari den proiektua gizarteratzea eta ezagutzera ematea da ekitaldiaren helburua. Beñat Ormaetxea, Ander Txakartegi eta Koikili Lertxundi bizkaitar kirolariek parte hartuko dute hitzaldian. Joan den urteko abuztuan Mongolia Bike Challenge BTT lasterketa ospetsuari esker bizi izandako kirol esperientzia solidarioa euskal gizartearekin partekatuko dute.
Plaza Prantzisko Deuna Atea, s/n, 48370 Bermeo, Vizcaya, Bizkaia. Nestor Basterretxea Aretoa