Korrika txikia (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak, herriko ikastetxeek, Divenire dantza eskolak eta AEK-k antolatuta, Korrika txikia hartuko du Bermeok, martxoaren 20an [eguaztena], 10:30ean.
Artza frontoi parean hasiko da Bermeoko DBHko ikasleekin. Gainerako ikasleek ikastetxeka egingo dute ibilbidea. Hala, San Frantzisko Herri Ikastetxeak Erriberan hartuko du lekukoa, Eleizalde Ikastolak Lameratxikin eta Sagrado Corazonek, berriz, Taraskan. Korrika Txikia Lamerako kioskoan amaituko da, eta bertan ikasleek euskararen aldeko mezua irakurriko dute. Ondoren, Divenire Dantza Eskolakoek Korrikaren abestia dantzatuko dute.
Eguna girotze aldera, 10:00etatik 13:00etara bitartean, Bermeoko Udalak musika jarriko du Lamerako kioskoan.
Eguraldi txarra egingo balu, ikastetxe bakoitzak bere korrika txikia egingo luke.