Korrika kultura (Bermeo)
Bermeo. Korrikaren itxaronaldia atseginagoa egiteko asmoz, Korrika batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu martxoaren 20an [eguaztena], Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean.
EGITARAUA:
- 20:00. Euskal Herrian Euskaraz taldeak, apirilaren 22tik 28ra izango den Euskaldunen Harrotze Astea aurkeztuko du.
- 20:30. Amaia Gabantxo eta Edorta Jimenezegaz hitzaldi-elkarrizketa.
- 22:00. Txokolatea eskainiko da, Oihaletxea dokumentala jarriko dute, Korrikako argazkiak ikusgai egongo dira eta Korrika zuzenean ikusteko aukera egongo da.