'Kobr3' kale antzerkia (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzagaz antolatuta, Zirkozaurre konpainiaren KOBR3 kale-antzerkia egongo da Lameran, ekainaren 28an [barikua], 20:00etan.
Laburpena: : Kobrea, hain presente eta hain ezezaguna. Hain garrantzitsua eta, halanda be, hain diskretua. Haizerik bako metal bat, urrearen itzalean bizi dana, ezerk inbidiarik ez daukotson horretan. Gustatzen jakun kobrea. Harritzen gaituena. Gure arreta erakartzen dauana. Korrontea eta beroa eraginkortasunez eta zehaztasunez gidatzen dauzana. Moldekagarria. Mugarik bako birziklapenekoak. Konprometitua. Femeninoa. Askotan magikoa. Sendagarria. Elikagaietan, txanponetan, teknologia barrietan presente. Historiaurrea, denporaren joanean beste inork ez lez egokitzen jakin dauana. Kobre inspiratzailea, gure ikuskizunaren gidaria.