'Katagorriaren elezaharra' familia ikuskizuna (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. La Baldufa konpainiaren Katagorriaren elezaharra obra ikusteko aukera egongo da Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, urriaren 12an (domeka), 12:30ean.
Sinopsia:
Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten itzalpean, eta bereak zaintzen ditu, bere mundu-zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Egun batean, ordea, bake hori aztoratu egingo da urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerarekin. Euren elkarbizitza ez da erraza izango. Triku zakar eta babesle bat aurkituko dugu, eta jakiteko eta partekatzeko gogoa duen urtxintxa bat.
Alegien ezaugarrietako bat da beti ondorio moral batekin amaitzen dutela. Beraz, ikuskizun honekin, La Baldufak desberdintasunean eta mestizajean pentsatu, hausnartu eta sakontzea proposatzen du. Ze, trikua eta urtxintxa oso desberdinak dira, baina hamaika aukera dituzte elkarrekin ikasteko eta partekatzeko.