Kantu poteoa (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Udazkenagaz batera, eta herria girotzeko asmoz, hilean behin elkartzeko aitzakia ederra proposatu dute Artiako Gazte Asanbladako kideek: kantu poteoak. Hala, urriaren 3an (barikua), 20:00etan elkartuko dira, herriko tabernak herriko musikariekin batera kantu poteoan zeharkatzeko asmoz. Euskal kantak abesten ibiliko dira han eta hemen.