Kandelerio (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Kandelerio eguna ospatuko dute Gernika-Lumon otsailaren 2an (barikua), 19:30etatik aurrera. Elai Alai dantza taldekoek Gazteak kultur taldekoak eta Segundo Olaeta Musika Eskolakoak izango dituzte lagun.
“Jai honen berezitasuna kandelak bedeinkatzea da. Egun honetan bedeinkatutako kandela hauek ekaitza zetorren bakoitzean piztu egiten ziren etxeetan, ekaitzen kontrako botere bereziak zituztela sinesten baitzen. Zenbait tokitan egun hau izaten zen inauterien hasiera, bertatik aurrera marro jantziak eta eskabideak egitea onartuak zirelarik.
Kandelerio egunean ohitura zen ume koskorrak taldeka irtetzea, kandela piztuak eskuan zirela, Kandelerio, lerio abestia kantatzen”.