'Kalean otso, etxean uso' antzerkia (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, ipuin tradizionalak erldatuz emakumeenganako indarkeria jorratzen duen Kalean otso, etxean uso antzerkia ikusteko aukera egongo da urtarrilaren 16an [barikua], 18:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Antzerkia, musika eta txotxongiloak uztartzen ditu Patata Tropikala antzerki taldearen ikuskizunak, eta 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Sarrerak bost euroren truke eskuratu daitezke, Gizarte eta Kultura Etxean edo Bermeoko Udalaren webgunean.