Jon Plazaolaren 'Aa Aita' bakarrizketa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Jon Plazaolak AA Aita bakarrizketa eskainiko du maiatzaren 16an (zapatua), 19:00etan, Lizeo Antzokian.
Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari muzin eginda. Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, AA Aita sortu du ikusleen gozamenerako eta komediaren mesedetarako.
Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi du Plazaolak. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da, baita patetismo eta ergelkeriaz aritzeko ere. Komedia da, barre egiteko ikuskizuna.