Jasangarritasunaren aldeko Pedalkadak
Busturialdea. Jasangarritasunaren aldeko Pedalkadak, irailaren 17an (domeka), 11:00etatik 14:00etara. Familian egiteko ibilbidea, Ekoetxea Urdaibaitik Bermeora edo Gernikara eta buelta, doan.
Gainera, Oinarrizko mekanika tailerra, Trebetasuna eta oreka praktikatzeko ibilbide bat (gynkana bezala) eskainiko dituzte Ekoetxean. Jan-edanen zuzkidura emango dute ibilbidea amaitzerakoan eta etxera trenez doan itzultzeko aukera egongo dela jakinarazi dute.