Izarrako jaiak (Bermeo)
Bermeo. Badatoz KIETB Bermeoko erraldoi txikien taldeak antolatzen dituen Izarrako jaiak. Hiru eguneko egitaraua antolatu dute aurtengorako, abuztuaren 27an (eguaztena) hasi eta hilaren 29ra (barikua) bitartean. Protagonista nagusiak, ohi legez, erraldoiak izango dira, hainbat kalejira egingo baitituzte. Hala ere, beste hainbat jarduera antolatu dituzte, batez ere, herriko umeen eta familien gozamenerako.
EGITARAUA.
Abuztuak 27, eguaztena.
19:45. Xixilitxikiri harrera txistulariekin, Izarra enparantzatik.
20:00. Pregoia eta jaien hasierako txupina, Izarrako frontoian.
Jarraian. Jaitsiera Izarrako frontoitik hasita eta Kix Kix ileapaindegiraino.
20:40. Jendea Xixilitxikirekin argazkiak ateratzeko aukera, photocall eta musika zuzenean Sarkidi taldeagaz, Kix Kix ileapaindegian.
21:30. Buruhandiak: Baños de Rioja eta KIETB, Izarra enparantzan.
Abuztuak 28, eguena.
10:00. Diana gaiteroekin, auzoko kaleetatik.
11:00. KIETB erraldoi txikien kalejira, Izarrako frontoitik hasita.
17:45. Familiako magiazko kale antzerkia, Izarrako frontoian.
Ondoren. Erraldoien tailerrak eta aurpegi margoketa, Izarrako frontoian.
19:30. Gurpildun zezenen entzierroa, Izarrako frontoitik hasita.
Ondoren. Xaibor diskofesta, eskola publikoko karpan.
Abuztuak 29, barikua.
11:00. Dianak gaiteroekin, auzoko kaleetan zehar.
12:30. Bits festa Izarrako frontoian.
18:00. Motx pailazioaren kale antzerkia, Izarrako frontoian.
Ondoren. Txokolate jana, Izarrako frontoian.
Bitartean. Erraldoien agurra dantzaldia, Izarrako frontoian.
19:30. Girotzeko musika, Izarrako frontoian.
Ondoren. Urezko adarbakarra eta suzko zezena, Izarrako frontoian.
Ondoren. Xixilitxikiren doluzko ibilbidea, ohorezko aurreskua, Ross Dantza eskolaren ikuskizuna eta Xixilitxikiren erreketa suziriekin, Izarrako frontoian.