Itsas bataioa: Gaztelugatxe (uztailean)
Arrantzaleen museora eta Gaztelugatxera irteera bisita gidatu konbinatuak egingo dituzte uztailaren 3an, 4an, 17an, 18an eta 24an.
11:00etan hasiko dituzte Arrantzaleen museoko bisitak, eta 12:00etan hasiko dute Hegaluzen irteera portuan.
Museoan izena eman behar da: 94-688 11 71 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.