Irrintzi Alai Dantza Taldearen deialdia ihauterietako dantzak entseatzeko (Busturia)
Busturia. Irrintzi Alai Dantza Taldearen deialdia zabaldu du ihauterietako dantzak entseatzeko. Urtarrilaren 20an hasita, zapaturo batuko dira 12:00etan, Axpeko nesken eskolan.
Otsailaren 11n ospatuko dituzte ihauteriak. 12:00etan San Kristobalen egingo dute dantzan, 12:45ean Altamirako auzoan, eta 13:30ean Axpen.