Irakur-jolas txokoa, Mari Sorginegaz (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Irakurtzeko eta jolasteko gunea sortuko dute azaroaren azaroaren 24an [barikua], 17:00etan, Gernika-Lumoko udal liburutegian.
Irakurketa klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira joatea da, Euskal Haur Literatura abiapuntu modura hartuta. Dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioa izango da.
Saio hauen helburua bikoitza da, alde batetik, gozatzeko une bat sortzea ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin, eta heldu eta haurren hartu emana bultzatzea. Bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen dira. Azken batean, helduek seme-alabakin literatura modu autonomoan lantzeko gai sentitzea da asmoa.