Irakur-jolas txokoa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Irakur-jolas txokoan bilduko dira familiak maiatzaren 22an (barikua), 17:30ean, Gernika-Lumoko liburutegian, Mari Sorginekin.
Jarduera honen helburua guraso eta haurrei irakurketaz gozatzeko gunea eskaintzea, gaian aditua den bitartekari baten laguntzaz, elkarrekin liburuak irakurri, aurkeztu, kontatu, komentatu eta antzezteko. 3-5 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta aurretiaz izena eman beharko da, udal liburutegira deituta: 94 465 00 31.