Ipuin musikatuak: 'Basoko sekretuak' (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumoko liburutegian, ipuin musikatuez gozatzeko aukera egongo da maiatzaren 26an, 17:30etik aurrera. Ameli eta Xirrikituen jostunek Basoko sekretuak ikuskizuna eskainiko dute.
Sarrera doakoa da, baina aurretiaz izena eman beharko da kultur etxean, liburutegia@gernika-lumo.eus helbide elektronikora idatzita edota 630 071 681 telefono zenbakira Whatsappa bidalita.