'Incontrolable' filma (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Incontrolable filma proiektatuko dute maiatzaren 1ean (barikua), 19:00etan, Lizeo Antzokian.
John Davidsonen benetako istorioa da: Touretteren sindromea 15 urterekin diagnostikatu zioten, eta ikaskideek zorotzat jo zuten (bere sintoma nagusietako bi espasmoak eta irainekiko inkontinentzia dira). Johnek gutxik ezagutzen zuten baldintza batekin borrokatu bejar izan zuen, eta, heldua zela, Tourette sindromea zuten pertsonen aldeko kanpaina abiatu zuen.