'Inauterietan makillatu liburutegian' tailerra (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Inauterietan makillatzeko tailerra eskainiko dute otsailaren 9an (barikua), 17:00etatik 19:30era bitartean, Gernika-Lumoko udal liburutegian. “Jantzi mozorroa eta pasatu liburutegitik. Bertan aukeratu ahal izango duzu makillajea”, adierazi dute.
Tailerrean parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute liburutegian, edota 94 465 00 31 telefonora deituta.