Inauteriak (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Gernikarrak tradizioz betetako bost eguneko festan bilduko dira inauterietan: kalejira, mozorro eta dantzak izango dira nagusi, Rio de Janeiro mozorrotzeko gai dutela.
Otsailak 27, asteazkena – Eguen Zuri
16:45. Gozokien Bidea, Elai Alai Dantzari Taldearen eta Segundo Olaeta Musika Eskolakoen eskutik.
Otsailak 28, ostirala – Inauteri tematikoa: Rio de Janeiro
17:00-19:30. ‘Inauterietan Makilatu Liburutegian’haurrentzako jarduera Udal Liburutegian.
18:00. Inauterietako kalejira adin guztientzat, Foru plazan hasita.
19:30. Bertso Poteoa Igor Elortza eta Aitor Etxebarriazarragarekin, Arrien Tabernatik abiatuta.
19:30. Inauterietako I. playback lehiaketa pasealekuan.
21:00-22:00. Taberna parte-hartzaileetan (atean pegatinarekin identifikatuta) Happy Hour-a
18:00. Haur eta gazteentzako mozorro jaialdia Merkatu plazan.
19:00. Marroen inauteriak Elai Alai Dantza Taldearekin, Pasealekuan zehar.
20:00. Txokolatea eta ogi xigortuen banaketa Merkatu plazan.
Martxoak 2, domeka – Inauterien egun handia
10:30. Busturialdeko gaiteroen diana.
12:45. Irrintzi erakustaldia Berbalagunen eskutik.
13:00. Foru plazan, Marroen Aurreskua, Marroen inauterietako erakustaldia eta Oilarraren Jokoa.
13:30. Trikitilarien kalejira Gazteak Kultur Taldearekin. Aurreskuaren ondoren: ogi xigortuen banaketa eta Elai Alaiko Dantzarien ikuskizun ibiltaria kaleetan zehar.
17:30-20:30. Lurreko Kukaina eta haur eta gazteentzako parkea Merkatu plazan.
Martxoak 3, astelehena – Abestiak eta jokoak herrian zehar
12:30-15:00. Urdaibai Kantagunea, musika ibilaldia kaleetan zehar.
17:30-20:30. Haur eta gazteentzako parkea, URE elkarteak antolatuta, Merkatu plazan.
Martxoak 4, asteartea – Inauteriei agurra
17:30-20:30. Haur eta gazteentzako parkearen azken jardunaldia, Merkatu plazan, URE elkartearekin.