Ikimilikiliklik
Ikimilikiliklik, fantasiazko ikuskizuna.
Abenduaren 5ean, 17:00etan, Lizeo Antzokian
Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek.
Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak. “Sorginei sekulako beldurra nien umetan, nola irudikatuko nukeen ba ni neu urteen joanean sorgin bihurtuko nintzela?”“Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik,
ikimilikiliklik”…