Ikasi eta jan erakusketa gastronomikoa, Ekoetxea Urdaibain (Busturia)
Busturia. Ikasi eta jan erakusketa gastronomikoa, otsailaren 25ean (domeka), 13:00etatik aurrera, Ekoetxea Urdaibain.
Izen ematea ( 6 euro): ekoetxea.eus
“Baserritik Gernikara zuzeneko salmenta proiektuaren eskutik, udazkenean Urdaibain ekoizten diren elikagaiei buruz ikasteko aukera izango dute. Sasoiko eta kalitatezko produktuak kontsumituz norbere burua zaintzeko ideia berriak deskubritu, eta, horrela, gure baserritarrei lagunduko diete, ingurumenean dugun eragina murriztuz.
Hitzordua eskualdeko produktuen erakusketa txiki batekin hasiko da, baita horiek prestatzeko ideien azalpen batekin ere. Esperientzia amaitzeko, erakusgai dauden produktuetako batzuekin prestatutako 3 pintxo dastatuko dituzte, bertako txakolinarekin edo zukuarekin batera.