Hostoak marrazteko tailerra (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Gernikako Berbalagunek hostoak marrazteko tailerra antolatu dute maiatzak 15erako. Kultur Etxeko lehenengo solairuan izango da tailerra 18:30ean, eta jakinarazi dute aurretiaz izena ematea beharrezkoa izango dela, 600 48 20 10 telefonora idatziz edo deituz. Gainera, arropa-eskuila eta oihal txiki bat eramateko gomendatu dute antolatzaileek.