'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen' erakusketa (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen erakusketa, abenduaren 18ra arte, Ekoetxea Urdaibain.
“Erakusketa honek euskal herritarrei bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun”. Halaber, bioaniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren arteko harremana ere badu gogoeta-gai.
Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza
hizkuntza indigena batean eta mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta. Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen kontakizunok. Galzorian
dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean kokatuta daudenak, baina hiztunen lan eta gogoari esker biziberritzeko ahaleginetan ari direnak.
Irudi eta kontakizunez gain, fitxa tekniko labur baten bidez, ikusgai dagoen hizkuntza bakoitzaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen da panel bakoitzean, eta gainera, QR kode baten bitartez, kontakizun horiek jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera eskaintzen da.
Erakusketa hau Garabide Elkartearen (Hizkuntza-lankidetzan ari den Gobernuz Kanpoko
Erakundea) eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren arteko lankidetzaren emaitza da.