Herri txiki infernu handi (Sukarrieta)

Sukarrieta. Herri txiki infernu handi saioko grabaketa egingo dute urtarrilaren 30ean (eguena) Sukarrietako elizan. 18 urtetik gorakoentzako ekitaldia izango da, eta bertan udalerrian grabatutako bideoa proiektatuko dute. Horrez gain, Miren Nogalesen eta Mikel Pagadiren bakarrizketa saioez gozatu ahalko dite bertaratzen direnek, baita Sebastian Lizasoren bertsoez ere.