'Herri Txiki Infernu Handi' (Bedarona)
Ea. Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatuko dute eguenean [urtarrilak 18], Bedaronako elizan. Bideo proiekzioa, Miren Nogalesen eta Mikel Pagadiren bakarrizketak, eta Sebastian Lizasoren bertso saioa egingo dituzte. 18 urtetik gorakoentzako izango da, doako sarreragaz.