Herri kirol parte hartzaileak (Arratzu)
Arratzu. Herri kirolak sustatzeko asmoz, jardunaldi parte hartzaileak eta erakustaldia antolatu ditu Sustabiz Fundazioak urriaren 20an (domeka), Arratzuko frontoian.
6 eta 12 urte bitartekoek harri jasotzean, trontzan, pilotan, arrauna eta dizipla gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute.
Erakustaldiei dagokienez, Bingen Erleaga, Amaia Mendinueta, Iraide Gezuraga, Mikel Ugalde eta Iñaki Rafael ariko dira lanak egiten. Esku pilotako erakustaldia Arkupe Sustabiz Kirol Elkartekoek eskainiko dute.