Haurkuna etxean (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak eta BBKk elkarlanean antolatuta, umeentzako jarduerak egongo dira irailaren 29an [domeka], 11:30etik 13:00etara, Taraskan.
Jarduerak 5 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta daude. Bertan, jarduera ludikoen bidez, garapen iraunkorragaz eta 2030 Agendagaz lotutako balioak landuko dituzte. Besteak beste sorkuntza, birziklatze, musika eta joko tailerrak izango dituzte aukeran.