Grabatuen tailerra gazteentzat, Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Grabatuen tailerra 10 urtetik aurrerako gazteentzat, azaroaren 18an (zapatua) eta abenduaren 2an (zapatua), 16:30ean, doan, Euskal Herria Museoan.
Bi saio horietan grabatuak zer diren ikasi, adibide esanguratsu batzuk ikusi eta gazteen euren grabatu propioa egiteko aukera edukiko dute.
Erreserba beharrezkoa: 94-625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus