Bermeo. Goizargi Gospel Choir taldearen kontzertua Kafe Antzokian, 20:00etan hasita. Kultur etxean, Kutxabank-eko orotarako kutxazainetan eta kutxabank.es webgunean eskuratu daitezke sarrerak, 8 eurotan. Gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabetuek eta elbarrituek %25eko deskontua dute leihatilan.
- Taldeari buruzko informazioa: Musical Artetaren eskutik eta estatu espainiarrean gospelean aitzindaria den Ramon Escale-ren zuzendaritzapean, Gozargi Gospel Choir gospel abesbatza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi ahots onenetarikoek osatzen dute. Taldearen indarra eta kalitatea nabarmentzen dituzte adituek, eta estilo honetan eredu izateko bidean dira.
Gazte taldea da Goizargi Gospel Choir. Taldekideen freskotasunak eta musika formazio onak bat egiten dute, gospel estiloaren alaitasuna eta sonoritatea agerian utziz