Googaz Play Herriz Herri (Bermeo)
Bermeo. BBK-k eta Googaz millenial kolektiboak, Bermeoko Udalarekin lankidetzan, errealitate birtualeko bideojoko baten bidezko murgiltze-esperientzia eskainiko dute urriaren 9 [eguena] eta 10ean [barikua], Lameran, 18:00etatik 20:00era bitartean. Eguraldi txarra eginez gero Taraskako arkupera lekualdatuko da. Saio bakoitzaren iraupena 40 minutukoa izango da, eta interesdunek aurretik izena eman beharko dute, Googazen weborrialdean.
