Gernikarte Rikardo Abaunzaren omenez, uztailaren 12tik irailaren 6ra (Gernika-Lumo)
Gernikarte 2019, Rikardo Abaunzaren omenez erakusketa, uztailaren 12tik irailaren 6ra arte Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
GERNIKARTE herrian lanean jarraitzen duten berton jaiotako artisten zein hona etorritakoen urteroko erakusleihoa da. Urte hauetan guztietan ekimen hau mantendu ahal izan dute batik bat Ricardo Abaunzaren adoreari eta lanari esker. Bidean izandako oztopoak oztopo, Kultur Etxearen zuzendaritzatik beti ahalegindu izan da herriko artisten lana kaleratzen. Horregatik GERNIKARTE 2019-ko edizioan omenaldia egin gura izan diote Kultur Etxean egindako lanagatik eta arteari eskainitako arretagatik.
Erakusketa honetan artista ugariren lanak biltzen dira diziplina desberdinetakoak (pintura, akuarela, ilustrazioa, argazkigintza, irudi digitala, eskultura, zeramika, diseinu grafikoa eta ehungintza, e.a.).