Kandelen ibilbidea (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernika Memoriaren Lekuko plataformak egitarau zabala antolatu du Gernika bonbardatu zuten 89. urteurrena gogoratzeko. Elkarlanean egingo duten memoria ariketa izango da, Gernikatik eraikitzen duten memoria elkartasunean oinarritzen delako. Hala, hilaren 17an (barikua) hasi eta bonbardaketaren urteurren egunean (domeka) amaituko den egitaraua prestatu dute.
EGITARAUA.
Apirilak 17, barikua.
19:00. Hegazti erraldoia eskulturaren instalazioa, Eskuahaldunak Eskultoreen Elkartearen eta Gernika Palestina herri ekimenaren eskutik, Jose Labauria plazan. Hilaren 17tik 27ra ikusi ahalko da.
Apirilak 20, astelehena.
19:00. Urdaibai-Busturialdean garapen agentzia zergatik ez? Sakanako esperientzietatik ikas dezagun hitzaldia, Astran, Joseba Garmendia EHUko irakaslearen eskutik, Ipesek antolatuta.
Apirilak 21, martitzena.
19:00. All That’s Left of you (Izan ginen guzti) dokumentalaren proiekzioa, Zine Klubak antolatuta, Lizeo Antzokian.
Apirilak 23, eguena.
19:00. Urdaibaiko maleta liburu aurkezpena, Txema Garcia eta Iñaki Aurrekoetxearen eskutik, Ipesek antolatuta, Ajangizko kultur etxean.
Apirilak 24, barikua.
18:00. Mikel Begoñak Komikia eta Memoria Historiokoa hitzaldia eskainiko du Astran, Gernika Memoriaren Lekukok antolatuta.
20:00. Azken barikuko Etxera elkarreataratzea, Sare Gernika-Lumoren eskutik, Pasealekuko eskaileretan.
20:15. Gazte mobilizazioa, Ernaik antolatuta, Merkuriotik hasita.
Apirilak 25, zapatua.
12:00. Gernika eta Estatu frantziarra ibilbidea, Sare Gernika-Lumoren eskutik, Merkurion hasita.
17:00. Gernikaren herrritik: Genozidiorik ez! Gerrarik ez! mobilizazio nazionala Donostian, Gernika-Palestinak antolatuta.
Apirilak 26, domeka.
15:45. Sirena hotsa eta 4 minutu, Pasealekuan eta Astran, Gernika Batzordearen eta Loben eskutik.
21:00. Gernika Garretan kale antzerkia, Pasealekuan, Gernika Garretan Kultur Elkarteak antolatuta.
21:00. Manifestazioa kandelekin, Kandelen ibilbidea, Gernika Batzordearen eskutik, Pasealekuan hasita.