Geologia tailerra umeentzat (Ea)
Ea. Urriak 11an, Bedaronako txokoan bilduko dira Eako haurrak, Jon Zamalloa geologoak gidatuko duen geologia tailerrean. Hainbat ekintza egingo dituzte; besteak beste, harrien, arroka eta fosilen sekretuak ezagutuko dituzte, edota bolkan bat sortuko dute.