Gazte afaria (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Mobiduk gazte afaria antolatu du martxoaren 1rako. Harizpen izango da afaria, eta apuntatu nahi duenak mezu bat bidali beharko dio Instagram bidez @mobidu_gernika erabiltzaileari.
Gernikan zein Busturialdean gazte euskaltzale asko direla eta, elkarrekin harremantzeko asmoz antolatu dute afaria. Euskaraz komunikatu eta ondo pasatzarearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
Afariaren aurretik, 20:00etan, trikipoteoa izango da Arranon. Mundu guztia gonbidatu dute afarira.