'Gaur zeu gidari' umeentzako tailerra (Bermeo)
Bermeo. Arrantzaleen Museoak antolatuta, Gaur zeu gidari umeentzako tailerra egongo da domekan [martxoak 3], 11:30etik 13:00etara, Arrantzaleen Museoan. Tailerra 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta doakoa izango da. Tailer honen bitartez, egun batez, umeak museoko gidari bihurtuko dira: museoa beste begi batzuetatik ikusteko aukera eskainiko die.
Interesa dutenek erreserba aurretik egin beharko dute, arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatziz edo 94-688 11 71.