'Gastroaniztasuneko Ikasgelak: Eztia', hitzaldia eta dastaketa (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Gastroaniztasuneko Ikasgelak: Eztia, hitzaldia eta dastaketa, apirilaren 1ean (barikua), Ekoetxea Urdaibain.
Izen ematea ( 35 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.
“Gastroaniztasuneko Ikasgela ekimenak lurretik nahiz itsasotik datozen hurbileko produktuen aniztasuna eta aberastasuna nabarmendu nahi ditu, eta tokiko eta denboraldiko elikagaiak kontsumitzearen garrantziaz kontzientziatu. Gure gastronomiaren aniztasun hori izango da jakintzan oinarritutako ikasgelen muina. Horretarako, hainbat espezialitatetako adituen hasierako hitzaldia emango da, eta baita gai bakoitzean oinarritutako produktuen esperimentazioa eta dastaketa ere. Iñaki Gonzalok (biologoa eta erlezaina), eztia egiteko erleak nektarra batzen dutenetik abaraskara sartzen dutenerarteko prosesua azalduko digu, baita dauden ezti ezberdinak eta bere propietateak”.
Menua:
Auntz gazta eztiagaz. Petit Chablis (blanco)
Surimi entsalada frutarekin. By Ott (rosado)
Barazkiak soja saltsa eta eztiarekin. Unsi (tinto)
Txerri azpizuna eztiarekin. Expression de Bordeaux (tinto)
Yogurta eztia eta intxaurrekin