Familia tailerra, Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Familia tailerra, doan, Euskal Herria Museoan. Urtarrilaren 20an (zapatua), 16:30ean, eta 21ean (domeka) 11:30ean. Palindromoak landuko dituzte; ekintzan izena ematen dutenek, palindromoak zer diren ikasi, museoan haietaz daukagun erakusketa ezagutu eta hitz joko horiekin jolasteko aukera izango dute. 4 urtetik gorakoek nagusi baten laguntzarekin parte hartu ahalko dute.
Erreserbak: 94-625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus