'Ez putak, ez sorginak: Euskal emakumeen jazarpen eta erresistentziaren historia' (Bermeo)
Ez putak, ez sorginak: Euskal emakumeen jazarpen eta erresistentziaren historia hitzaldia Kabidxen ekainaren 21ean (barikua), 18:00etan. Amaia Nausia Pimoulier historiagilea eta idazlea izango da hizlaria.
Hitzaldian Europa mailan eman zen feminizidiorik handienaren atzean dauden arrazoiak azaleratuko dituzte eta Euskal Herrian sorginen ehizaren berezitasunei buruz ere hitz egingo dute.
Sorginaren irudia deseraikitzea da hitzaldiaren helburua. Irudi arketipiko horren atzean zer dagoen aztertuko dute, eta esaterako, zergatik sorginkeriarengatik salatuen artean %70-80a emakumeak ziren edo zergatik guzti horien artean asko alargunak ziren aztertuko dute.
Memoria historikoari buruz ere hitz egingo dute, baita sorgin ehizak emakumeen diziplamenduan izan zuen garrantziaz ere.