EZ EZ EZ taldea (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. EZ EZ EZ taldea, azaroaren 11n (barikua), 22:30ean, Parnasoan. Sarrera: 8 euro.
EZEZEZ Unai Madariaga musikari bilbotarraren bigarren egitasmo musikala da, UNAIUNAIUNAI proiektuagaz batera. ‘When I Think Something is Funny I Smile’ izeneko albuma kaleratu berri du beste musikari batzuekin batera, eta lan hori aurkeztuko dute Gernika-Lumoko Kult Parnasoa aretoan. Album berria argitsua, umoretsua eta ironikoa dela adierazi du egileak.