Euskararen Eguna (Busturia)
Busturia. Euskararen Eguneko ekitaldiak:
- Abenduak 1, barikua:
- 09:00-15:00. Euskararen aldeko ekintzak, eskolan.
- 16:30. Eskulan tailerrak umeentzat, Altamirako plazan.
- 17:30. Txokolate-jana.
- 18:30. Zelan sortu zan Busturialdeko Hitza? hitzaldia emango dute Oihana Cabello Elorriagak eta Larraitz Ibaibarriaga Etxaburuk, Kultur Etxean.
- Abenduak 2, zapatua.
- 18:30. Erdaldun berrien kluba antzerkia, Kultur Etxean.
- Abenduak 3, domeka.
- 10:00. Mape Mendi Taldearekin ibilbidea Busturitik. Irteera: Altamirako plazan.
- 13:30. Euskararen Eguneko ekitaldiak, Altamirako plazan: Euskararen Eguneko adierazpena irakurri, salda beroa eta Errigoraren bi otzaren zozketa.
- Ostean. Kantu Kantariren kantaldia, eta Irrintzi Alaikoekin batera, Iya guriak egin du dantza, euskararen alde.