Euskararen Eguna: 11 orduko irakurraldia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Euskararen Eguna: 11 orduko irakurraldia, Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatuta. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, (martitzena), 09:00etatik 20:00etara, Elai Alai aretoan. Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat liburua irakurriko dute herriko eragile, erakunde eta taldeetako kideek. Esan dutenez, idazleak berak ere parte hartuko du ekitaldian.