Euskal jaia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. 16. Euskal Jaian bilduko dira, urtero legez, Gernika-Lumon urriaren 4an (zapatua), 09:00etan hasita. Ohi legez, euskal kultura balioan jartzeko eguna izango da, denetariko ekintzek girotuko dutena.
EGITARAUA.
09:00. Azoka berezia: sukalkia, Merkatu plazan.
12:00. Pregoia Urdaibai Kantagunea Kantuzaleen Alkartearen eskutik.
Gero. Agurra eta txupinazioa kultur etxetik.
Ostean. Taloen txosnen irekiera, Merkurion eta Picasso kalean.
Eguerditik. Kantagunea eta kantuzaleak herriko kaleetan zehar, baita Elai Alai dantzari taldekoak, Segundo Olaeta Musika Eskolako trikitilari eta txistulariak, Gaztea taldekoak, eta Busturialdeko gaiteru eta trikitlariak ere.
12:30. Gargantua Merkurio plazan.
13:40. Erregelak Elai Alai dantzari taldearen eskutik, Merkurio inguruan.
15:00. Herri bazkaria Merkatu plazan.
Bazalostean. Kantak eta dantzak partaide guztiekin.
16:00. Umeentzako jolasak eta herri kirolak Ure elkartearen eskutik.
20:30. Erromeria Berriztu taldeagaz, Pasealekuan.