Euskal Jaia (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Euskal Jaia ospatuko dute urriaren 7an [zapatua] Gernika-Lumon. Aurten, Lilibertsok botako du pregoia.
Egitaraua.
09:00. Azoka berezia: sukalkia Merkatu plazan.
12:00. Pregoia kultur etxean, Lilibertsoren eskutik.
Ostean. Agurra eta txupinazoa.
Gero. Kupel zabaltzea, sagardo eta intxaur eskaintza eta taloen txosna, Merkurio iturrian.
Bitartean. Kalejira Urdaibai Kantagunearen, Elai Alai Dantza Taldearen, Segundo Olaeta Musika Eskolaren eta Gazteak taldeen eskutik.
12:30. Gargantua.
13:00. Herri kirolen erakustaldia Artekalean, Piratak Herri Kirol Taldearen eskutik.
13:30. Erregelak, Elai Alai Dantza Taldearen eskutik, Merkurio inguruan.
15:00. Herri bazkaria, Merkatu plazan.
Ostean. Kantak eta Dantzak parte hartzaileen eskutik, SOMEko Koru Konboak lagunduta.
19:30. Kalapitakak alaituta, kalejira Merkatu plazatik hasita.
21:30. Erromeria: Muxutruk taldearen eskutik, Pasealekuan.