Euskal Art Queer (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Euskal Art Queer jaialdiak Gernika-Lumo hartuko du urtarrilaren 24an (zapatua), 16:30etik aurrera. Izan ere, drag show bat eskainiko dute Astran, emakumeak dragean duten presentzia erakustea helburu. Baina, aurretik, 2994 erakusketa egongo da ikusgai, eta Errementa Armaidxue eta Gernika-Lumak antolatuta, poteoa ere egingo dute giroa berotzeko.
Egitaraua.
16:30. Poteoa, Merkuriotik hasita, Errementa Armaidxue eta Gernika-Lumaren eskutik.
18:30. 2994 erakusketa, Astran.
20:30. Emakumeak dragean drag show-a: Morfina, Lady Dragma, Celeste Poliester, Araconis, Freneti-K, Genessis D´Zorzi.
23:00. Dj eta Jolasak, Tasuni Sound Selekthagaz.