Eskulan tailerra familian (Forua)
Forua. Foruko Udalak familian eskulanak egiteko tailerra antolatu du, uztailaren 12an [barikua], 17:30etatik 19:00etara, J.M Torrealdai Kultur Etxean. Tailerra 3 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta plazak mugatuak direnez, aurretik izena eman beharko da. Uztailaren 11a [eguena] izango da horretarako azken eguna, eta horretarako lau bide izango dituzte: kultur etxera bertaratuta, liburutegi.forua@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita edo 688 886 889 telefono zenbakira deitu eta WhatsApp bidez harremanetan jarrita.